XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batek edo inork-ez, ekin zion berriro Pernando'k ziaro erreta lengo leloari jarraiki.

Zotzetan egitea Hechar a suertes ere obea litzake.

Zotzetan esan dut? Et...et...et!

Zotzetan egin gabe dana neuk jatea obea.

Nola baiña? Oraintxen ikusiko duzute ergelok ez bestenok!

Onela ziardula, sukaldari aritutakoak atera du kaxuela maira lurruna dariola eta jakiaren usain tentagarriak alako dirdira zoriongarri bat sortu du maikideen begietan.

Danak kaxuelaruntz luzaka ari diran garaian jakiaren tankera norbere begiz juzgatzeko, Pernando'k atera du bere kristalezko begia ta kaxka!, kaxuelaren erdi-erdian erortzen utzi.

Itzetik ortzera asi zaizkio danak urdea, asto-petrala, babotzarra, alua, zerria, kertena, sasikume eta amaika olakoxe esanaz.

Pernando'k berriz, parra suelto.

Txantxa bat besterik etzela izan, asarrebiderik sortzeko asmoan etzula egin eta abar.

Trumoiaren dunbotsa baretu zen noizpait baiñan kaxuela artakorik iñork probatu nai ez eta antxen utzi zuten Pernando bere kaxuelarekin ler eta zapart egiten opa ziotelarik.